Kokapen bikaina

Eurocamping kanpina kokaleku bikainean dago. Calonge i Sant Antoni herriaren erdialdean kokatua, oporretan egiteko ekintza sorta zabala eskaintzen du.

Sant Antoni de Calongeko erdigunean dago, alderik turistikoenean. Palamós herriraino joan zaitezkete itsas pasealekua jarraituz eta bidean zerbitzu eta erosotasun guztiez gozatu ahal izango duzue: dendak, jatetxeak, supermerkatuak, izozki-dendak…

Ikusi zuzeneko kamera

Ikusi zuzeneko kamera

Askotan, udalak askotariko jarduerak antolatzen ditu: aisia-, kultura- eta kirol-ekintzak, azokak, kontzertuak… Turismo-bulegoa kanpinetik gertu dago eta jardueren eta beste zerbitzu batzuei buruzko informazio guztia emango dizuete bertan.

Ikusi zuzeneko kamera

Lekuak deskubritzeko gogoa duzuenei Erdi Aroko Calonge herria eta gaztelua bisitatzea gomendatzen dizuegu; Les Gavarres mendilerroan txango bat egitea eta Ardoaren Bidea jarraitzea ideia ona izango da agian aktiboenentzat.

Eurocampingetik bertatik Torre Valentina eta Platja d’Aro lotzen dituen errondako bidea ere egin daiteke; bidean zehar cala de Roques Planes eta cala dels esculls kala ederrak ikusteko aukera izango duzue.

Urrutitik zatoz? Hiri bat bisitatu nahi duzu?

Deskubritu Girona hiri polit eta historikoaren Erdi Aroko kalezuloetan ezkutatuta dauden txokoak.

Edo animatu Bartzelona bisitatzera, Eurocampingetik bi ordu baino gutxiagora dago!