
“Eurocamping” eta “dibertsioa” sinonimoak dira.
Gure animazio-taldeak jarduerak ditu prest edonorentzat: bai kanpinlaririk txikienentzat, bai helduentzat.
Eurocampingen adin guztietako umeentzat espresuki diseinaturiko hainbat programa ditugu.
Tailerrak, festa tematikoak, ginkanak, ur-jolasak, minidiskoa, puzgarriak, apar festak, kirol-norgehiagokak…
Bazatoz?
Nork dio oporrak atseden hartzeko baino ez direla?
Jarri sasoian, kanporatu adrenalina guztia edo erlaxatu, gure fitness eta wellness jarduerei esker:
zumba, yoga, aquagym, pilates, futbol-norgehiagokak, crossfit, padel-txapelketak…
Bizi itzazu Eurocampingeko gauak
Gozatu gauaz. Denetariko ikuskizunak eta festa tematikoak ditugu, gustu guztientzat: musika, dantza, magia, akrobaziak, karaokea, Talent Showa…
Ezagutu gure Euri Club eta Baby Club guneak. Adin guztietako umeek primeran pasa dezaten daude pentsatuta.
EURI CLUB
Dibertsioa, nahitaez!
Euri Club etxeko txikientzako gunea da.
Gure animazio-taldeak prestatutako tailer eta jarduerekin entretenituko dira. Pintura eta zeramika, antzerkia, ipuinak, kirol-jarduerak, jolasak, ur-gerrak, Talent Showa eta gure festa-izarra: Minidiscoa!
Ez galdu momentu bakarra ere eta zatoz Euri Clubera; kanpinaren erdian dago.
Umeek beti egon behar dute gurasoek edota heldu arduradunek zainduta.
Asteko ordutegiaren adibidea, uztail eta abuztuan.
BABY CLUB (0-4 urte artean)
Familien topagune berria, etxeko txikienentzat.
Hainbat inguru ditu: irakurketa, jolasak eta eskulanak… Diseinu berezi bat dute, umeek jolastu bitartean trebeziak garatu ditzaten, gainerakoekin harremanetan beti.
Une dibertigarri bakoitza pauso bat da, aurkikuntza berrietarako bidean.
2018an inauguratua
FITNESS ETA WELLNESS JARDUERAK
Estas vacaciones no pierdas el ritmo…
Hasi eguna zumba klase dibertigarri-dibertigarri batekin,
izena eman gure padel-txapelketan,
busti aquagym edo aquadancen,
uxatu estresa yogan…
Fitness eta wellness jarduera zuzenduetan, hamaika aukera daude prest zuretzat.
Ez itzazu galdu; gehitu ongizatea zure oporrei.

Uztailean eta abuztuan, gozatu Eurocamping gau magikoez.
Hainbat ikuskizun-mota eta show eskaintzen ditugu astean zehar: saio musikalak, zirkoa, dantza, Djak, karaokea, festa tematikoak…
Eguneko azken orduak familia osoak aprobetxa ditzan.
Hori guztia bar eta koktel-taberna zerbitzuak girotzen du.