
Internet gure bizitzan gero eta presenteago dagoenez, erraztu nahi dizugu.
Kanpinetik zehar gailu bakar baterako doako wifi konexioa izan dezakezu. Eta gehiago nahi baduzu, gure Wifi Premium kontratatu dezakezu…
Comfort Plus txaleta esklusiboetan, Villa Luxe, Villa Premium eta Best Village ostatuetan bazara bezero, abiadura handiko wifi-a izango duzu doan zure ostatuan bertan nabigatzeko.
Informazio gehiagoOKINDEGIA
Goizetan kanpinetik atera behar ez izateko, ogi egin berria dugu egunero. Denda txiki bat dugu, oinarrizko produktuak erosi ahal izateko.
Herriaren erdian gaudenez, gure bezeroek merkataritza eskaintza handia dute metro gutxira.
EURI,
HONDARTZARA ERAMANGO ZAITUEN TRENA
Uda da, hondartzara joan nahi duzu eta…
bero handiegia dago?
Igo zaitez Eurin, Eurocampingeko trenean, eta hondartzara lasai-lasai iritsiko zara, paseatzen. Hala, itzalkinak, flotagailuak eta eskuoihalak modu erosoan eraman ahal izango dituzu, haiekin kargatu behar izan gabe. Gainera, kanpinera itzultzea askoz atseginagoa ere izango da.
Korritu eskuinerantz ordutegiei eta prezioei buruzko informazio gehiagorako.
Euri uztailean eta abuztuan dago erabilgarri, egunero 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Harreran 16 bidaiako bonu bat erosi ahal izango duzue 5 €-ren truke (9 urte arteko haurrak doan).
Euri doakoa da kanpin barnean leku batetik bestera ibiltzeko.




